Lege-oharra

Txosten orokorra

Webgune honen jabea CARTONAJES IGAMO, S.A. da (IGAMO Packaging · C/ Padurea, 9 · Pol. Ind. Goiain · 01170 Legutiano · Álava · Spain) IFK A01052455 zenbakia duena eta Arabako Merkataritza Erregistroan erregistratuta dagoena, 1298. liburukian, 104. folioan, 8. atalean, VI 2630 orrian. Telefono-zenbakia: +34 945 465 829. Helbide elektronikoa: igamo@igamo.es

Lege-ohar hau CARTONAJES IGAMO, S.A. enpresaren jabetzako beste edozein web-orritan ere aplikatzen da, baita webgune honen edo horien edozein azpidomeinu, microsite eta/edo azpiataletan ere, baldin eta esklusiboki CARTONAJES IGAMO, S.A. enpresarenak badira.

Webgune hau edo haren edozein azpidomeinu, microsite eta/edo azpiatal erabiliz gero, baldin eta esklusiboki CARTONAJES IGAMO, S.A enpresarenak badira, Lege-ohar honetan jasotako baldintzak eta webgunean eskuragarri dauden Pribatutasun Politika irakurri, ulertu eta muga eta erreserbarik gabe onartu dituzula ulertuko da. Espresuki gomendatzen dugu testu horiek irakurtzea, web-orria erabiltzeak Lege-oharra eta Pribatutasun Politika une horretan argitaratuta dagoen bertsioan berariaz eta erabat onartzea baitakar, webguneko zerbitzu jakin batzuei aplikatzen zaizkien zehaztapen edo erabilera-baldintza espezifikoen kalterik gabe. Baldintza horiek aurrez onartzea ezinbestekoa izango da zerbitzu horiek erabiltzeko.

Ez bazaude ados Lege-ohar honen zehaztapenekin, ez erabili webgunea; izan ere, webgunea erabiltzeak, lehen esan bezala, Lege-oharrean eta Pribatutasun Politikan jasotako baldintza legalak onartzea baitakar.

Hizkuntza

Lege-ohar hau, gure Pribatutasun Politika edo webgune honetan noizbehinka argitara daitezkeen erabilera-arau, gidalerro eta prozedurak itzultzen baditugu, eta desberdintasunen bat badago gaztelaniazko bertsioaren eta itzulitako bertsioaren artean, gaztelaniako bertsioa da aintzat hartu behar dena.

Komunikazio komertzialak eta publizitaterako edukia.

CARTONAJES IGAMO, S.A. enpresak jakinarazten die erabiltzaileei, aurrez kontratu-loturarik izanez gero, gure jarduera, produktu eta/edo zerbitzuei buruzko informazioa bidaliko diela (komunikazio komertzialak edo publizitatea barne, informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko 34/2002 legearen 21. artikuluari jarraikiz), gure interes legitimoan oinarriturik. Ez baduzu mota horretako informaziorik jaso nahi eta zure datuak xede horietarako erabiltzeari uztea nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat bsagarduy@igamo.es helbidera eta halaxe egingo dugu. Dena den, datuak blokeatuta manten ditzakegu erreklamazioak adierazi, betearazi eta defendatzeko. Mota horietako komunikazioak bidaltzeko baimena kentzeak ez du baldintzatzen pribatutasun politikan deskribatutako gainerako xedeetarako datu horiek erabiltzea.

Ez badago aurretiko kontratu-loturarik, Datu Pertsonalak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 47. kontuan hartuzkoaren arabera, gure jarduera produktu eta/edo zerbitzuei buruzko informazioa (ohiko baliabideak edo baliabide elektronikoak erabiliz) bidaltzeko dugun interes legitimoa zure datuak erabiltzeko oinarri juridiko bat izan daiteke, baldin eta zure interesak edo eskubide eta askatasunak gailentzen ez badira, eta aintzat hartuz datu pertsonalak eman zenizkigun unean eta testuinguruan mota horretako informazioa bidaltzea espero zenezakeela, ala ez; esaterako, feria edo bisita komertzial batean harremanetarako txartela eman bazenigun edo mezu elektroniko bat bidali bazenigun edo gurekin harremanetan jarri bazinen informazio eske, edo eskari bat egin bazenuen webgunean, edo gure buletina jasotzeko harpidetza egin bazenuen... Hala eta guztiz ere, zure interesak eta oinarrizko eskubideak beti gailenduko dira gure interes legitimoaren aurrean, datuak ematen dizkiguzun momentuan ez baduzu espero, edo ez baduzu nahi, mota horretako komunikazio informatzaileak edo komertzialak bidaltzea. Beraz, komunikazio horietan (mezu elektroniko bidezkoak badira) beti agertuko da mezu horiek jasotzeari uzteko aukera. Hori aukeratuz gero, aurrerantzean ez dizugu bidaliko mota horretako komunikaziorik. Halaber, zure datuak xede horretarako erabiltzeari uzteko eska diezagukezu mezu elektroniko bat bidaliz aurreko paragrafoan aipatutako helbidera.

Jabetza intelektual eta/edo industrialaren eskubideak

Webgune hau osatzen duten eduki eta elementuen titularra CARTONAJES IGAMO, S.A. da, eta harenak dira, ondorioz, webgunearen jabetza intelektual eta industriala eta, bereziki, Webguneko kode, letra-tipo, testu, irudi, diseinu, logotipo, programa informatiko, animazio, datu-base, marka, izen komertzial edo ikur bereizgarri, soinu eta gainera elementu grafiko edo soinu-elementu guztiak. Enumerazio hori ez da zerrenda itxi bat, eredu bat baizik, eta elementu horiek guztiak behar bezala babestuta daude, Jabetza Intelektual eta Industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko araudiaren arabera.

Erabiltzailea behartuta dago eduki guztia arduraz eta zuzentasunez erabiltzera, legearen, moralaren eta ordena publikoaren arabera. CARTONAJES IGAMO, S.A. enpresak baimena ematen dio Erabiltzaileari webgunean argitaratzen den informazioa ikusteko eta erreprodukzio pribatuak egiteko (edukia haren sistema informatikoan deskargatu eta biltegiratzea), baldin eta elementu horiek erabilera pertsonalerako edo kazetaritzarako soilik baliatzen badira, eta baldin eta, bi kasuetan, edukiaren integritatea errespetatzen bada eta jatorrizko iturria CARTONAJES IGAMO, S.A. enpresaren Webgunea izan dela adierazten bada. Guztiz debekatuta dago edukia modu okerrean eta haren izaeraren kontrako moduren batean erabiltzea.

Debekatuta dago, aurreko paragrafoan berariaz ezarritako xedeetarako izan ezik, Webguneko edukia erabiltzea, zabaltzea, aldatzea, hirugarrenei lagatzea, erreproduzitzea, eraldatzea edo publikoki komunikatzea, edozein baliabide edo teknologiaren bidez. Hori egin ahal izateko, CARTONAJES IGAMO, S.A. enpresaren aurretiko eta berariazko baimena beharko da, eta testu honen aurka doazen jarduerek urratu egingo dute jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei buruzko araudia.

CARTONAJES IGAMO, S.A. enpresak haren eskubideak defendatzeko legezko egintza aproposak baliatzeko eskubidea erreserbatzen du.

Pasahitzak eta eremu pribatua

Zerbitzu jakin batzuetara, eremu pribatura, intranetera eta abarretara sartzeko identifikatzailea eta/edo pasahitza bidaltzen bazaizkio, erabiltzaileak bere ardurapean mantendu beharko ditu, erabateko konfidentzialtasun eta isiltasunean, eta arduraz gorde, erabili eta babestu beharko ditu. Guztiz debekatuta dago hirugarrenei lagatzea, eta erabiltzailearen ardura denez, hari egotziko zaizkio Webgunearen titularrari eta gainerako erabiltzaileei eragindako kalteak. Identifikatzailea eta/edo pasahitza lapurtu edo galduz gero, edo baimenik gabe erabili badira, erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio CARTONAJES IGAMO, S.A. enpresari, neurri aproposak har ditzan. Erabiltzailearen ardura denez, hari egotziko zaizkio beranduegi jakinarazteagatik CARTONAJES IGAMO, S.A. enpresari eta gainerako erabiltzaileei eragindako kalteak.

CARTONAJES IGAMO, S.A. enpresak ez du, inolaz ere, datu pertsonalen inguruan sor daitezkeen arazoen ardura hartuko, eraso baten edo sistemara baimenik gabe sartu izanaren ondorio direnean eta ezinezkoa denean ezarritako segurtasun-neurriekin hautematea; edo erregistratutako erabiltzailearen ardura faltaren ondorio badira, ez dituelako sarbide-gakoak edo bere datu pertsonalak behar bezala gorde eta babestu.

Webgune honetako eremu pribatura sartzeko, beharrezkoa da erabiltzaile gisa erregistratuta egotea. Horretarako, oinarrizko eta beharrezko informazioa eskatuko zaizu, eremu pribatuan zure profila sortu ahal izateko.

Segurtasuna

Webgune honetan segurtasun-neurri egokiak hartu ditugu datu pertsonalak dituen informazioaren konfidentzialtasuna, integritatea eta eskuragarritasuna bermatzeko. Hala eta guztiz ere, Erabiltzaileak kontuan izan behar du Interneten sistema informatikoen segurtasun-neurriak ez direla guztiz fidagarriak eta, beraz, ezin dugula bermatu Erabiltzailearen sistema informatikoetan (software eta hardwarean) edo bertan gordetako dokumentu elektroniko eta fitxategietan aldaketak eragin ditzaketen birus edo bestelako elementurik ez denik egongo.

Ardura

a) Orokortasunak.

CARTONAJES IGAMO, S.A. enpresaren nahia webguneak ahalik eta eraginkortasun handienarekin funtzionatzea eta sortu zenean ezarritako helburuak betetzea da, baina ez ditu bere gain hartuko webgunean ager daitezkeen akats tipografikoen eta formazko edo zenbakizko akatsen ardura, ezta bertan argitaratutako informazioaren zehaztasunaren edo funtzionamenduan sor daitezkeen disfuntzio edo arazoen ardura ere; esaterako, Interneteko sarearekin edo webgunea ostatazen duten zerbitzariekin arazoak izatea.

CARTONAJES IGAMO, S.A. enpresak ez du bermatzen webguneak eta zerbitzariak ez dutenik birusik izango eta ez da arduratzen webgunera sartzeagatik edo ez sartu ahal izateagatik sortutako kalteez, webgunera sartzeko erabilitako ordenagailua birus batekin infektatzen bada erabiltzailearen ordenagailuak, sistema informatikoak edo bertan biltegiratutako fitxategiek jasan dezaketen kalteaz, arakatzailearen funtzionamendu okerraz edo arakatzaileen bertsio zaharkituak erabiltzeaz.

Erabiltzaileak webgune hau leialki, legitimoki eta trafikoaren lege eta erabileren arabera erabiltzeko konpromisoa hartzen du; era berean, derrigorrezkoa da CARTONAJES IGAMO, S.A. enpresaren edo hirugarrenen irudia, interesak edo eskubideak kaltetu ahal dituen edo webgune honen ohiko erabilera edonola kaltetu, oztopatu, gainkargatu edo galarazi ahal duen portaerarik ez izatea.

CARTONAJES IGAMO, S.A. enpresak webgunean agertzen diren zehaztapenak eta baldintzak aldatzeko eskubidea erreserbatzen du, baita edozein eduki, informazio, eta abar edozein momentutan eta aldez aurretik jakinarazi gabe gehitzeko ere. Beraz, noizean behin baldintzak begiratzea gomendatzen du, aldaketaren bat egon balitz ere. Webgunean ager litezkeen lege-ohar eta erabilera-baldintza berriak irakurri beharko dituzu. Irakurri ezean, ezingo duzu webgunera sartu eta hura erabili, eta CARTONAJES IGAMO, S.A. enpresak uko egingo die erantzukizun guztiei, Webguneko edukietara eta eskaintzen diren zerbitzuetara sarbidea eteteko eta amaitzeko eskubidea erreserbatzen baitu.

b) Estekak eta hiperestekak.

CARTONAJES IGAMO, S.A. enpresaren jabetza diren webguneetan hirugarrenen baliabide edo webguneetara sartzeko esteka eman dezakete, interesgarriak direla edo gure webguneetako zerbitzu batzuk emateko beharrezkoak direla uste badugu, baina guk ez ditugu inondik inora ere webgune horiek kontrolatzen.

Esteka horien helburua zuretzat interesgarriak izan daitezkeen baliabideak Internet bidez aurkitzen laguntzea edo gure webguneetako zerbitzu jakin batzuk kudeatzea izan daiteke.

Dena den, webgune horiek ez dira CARTONAJES IGAMO, S.A. enpresarenak, eta ez ditugu haien edukiak berrikusten. Horregatik, ezin ditu bere ardurapean hartu eduki horiek, edo webgune horietan agertzen edo eskaintzen diren ala ez diren zerbitzuak, edo estekatutako orriaren funtzionamendua, edo datuak erabiltzeko duten modua, edo egin ditzaketen balizko arau-hausteak, ezta webgune horietara sartzeagatik edo haiek erabiltzeagatik eragin daitezkeen kalteak ere; izan ere, webgunean esteka agertzeak ez baitu esan nahi CARTONAJES IGAMO, S.A. enpresaren eta eduki edo webgune horien titular diren pertsona edo erakundeen artean inolako harremanik dagoenik.

Horrenbestez, CARTONAJES IGAMO, S.A. ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik estekatutako webguneei, haien funtzionamenduari, edukiei, zerbitzuei eta estekatutako webguneetan ager daitezkeen estekei dagokienez.

Arren eskatzen dizugu webgune horietako lege-oharrak eta, bereziki, pribatutasun politikak irakurtzea datu pertsonalak eman aurretik eta, zalantzarik izanez gero, zuzenean webgune horiekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu, pribatutasun-politikaren inguruko informazio gehiago lortzeko.

Erabiltzaileak baldin badaki estekatutako webgune bateko edukia, zerbitzuak edo edozein jarduera ez direla legezkoak edo egokiak, berehala jakinarazi beharko dio CARTONAJES IGAMO, S.A. enpresari, beharrezkoa izanez gero, aproposak iruditzen zaizkion neurriak har ditzan.

Webgune honetara sartzeko hiperestekak: Pertsona edo erakunderen batek hiperesteka bat egin nahi badu beste webgune batetik webgune honetara, baldintza hauek bete beharko ditu:

Berariaz debekatuta dago www.igamo.es webguneko orri bat CARTONAJES IGAMO, S.A. enpresarena ez den webgune batean bistaratzea (“framing” deritzon teknikaren edo efektu berdinak edo antzekoak dituen beste teknika baten bidez) eta www.igamo.es webguneak zabaldutako edozein eduki beste webgune batean txertatzea, "in line linkin" izeneko teknikaren edo efektu berdinak edo antzekoak dituen beste teknika baten bidez, CARTONAJES IGAMO, S.A. enpresaren berariazko baimenik gabe.

Hiperesteka ezartzen duen webguneak ez du izango CARTONAJES IGAMO, S.A. enpresaren logotipo, ikono, marka, izen komertzial, errotulu, izendapen, eslogan edo bestelako zeinu bereizgarririk, berariazko baimenik gabe.

Nolanahi ere, "hiperesteka" ezartzeak ez du esan nahi CARTONAJES IGAMO, S.A. enpresaren eta webgune edo atari horren titularraren artean inolako harremanik dagoenik, ezta alderdiek hiperestekaren berri dutenik edo ezartzea onartu dutenik ere. CARTONAJES IGAMO, S.A. enpresa ez da arduratuko "hiperesteka" egin duen webgune edo atarian eskuragarri dauden eduki edo zerbitzuez, ezta horietan agertzen diren informazio eta adierazpenez ere.

Hiperesteka txertatzen duen webguneak ez du izango legez kontrakoak eta orokorki onartutako moralaren, ohitura onen eta ordena publikoaren aurkakoak diren informazio edo edukirik, ezta hirugarrenen eskubideak urratzen dituen edukirik ere.

www.igamo.es webgunera joateko edozein "hiperestekak" hasierako orrira edo dauzkan atalen orri nagusira eramango du.

Webgune hau erabiltzean, erabiltzaileak agiri hau arretaz irakurri duela eta bertan azaldutako gomendioak ulertu eta jarraitu dituela ulertzen da. Erabiltzailea ez badago ados datuak babesteko politikarekin edo ematen diren gomendioekin, ez dezala gure webgunea erabili.

Aplikatu beharreko legeak, jurisdikzioa eta eskumena.

Baldintza hauen interpretazioaren edo Webgune honetako zerbitzuekin zerikusia duen alderdiren baten inguruan gatazka edo liskar bat sortzen bada, Espainiako Jurisdikzioa eta Araudia aplikatuko dira, eta Auzitegi eskudunak Gasteizkoak izango dira.

IGAMOn packaging soluzioetarako hobekuntzak identifikatzen laguntzen dizugu.

Eskatu bilera bat