Badakigu ezinbestekoa dela packagingaren bizi-zikloaren etapa bakoitzean errendimendu ezin hobea izatea; hasierako diseinutik, bezeroak produktuarekin duen esperientziaraino, industrializazio-prozesutik pasata.

Gure esperientziak urrats bakoitzean laguntza eskaintzeko aukera ematen digu: zure packaging-proiektuen errendimendua eraiki, mantendu eta hobetzeko.

Aholkularitza eta laguntza espezializatua

Gure bezeroekin elkarlanean jarduten dugu balio handiko proiektuak sortzeko. Proiektu horiek helburu komun bat dute: Ideiak lehiatzeko abantaila bihurtzea.

  • Proiektuaren hasierako analisia.

  • Packagingari egin beharreko hobekuntzak identifikatzea eta ebaluatzea.

  • Erabakiak hartzeko laguntza eskaintzea.

Packaginga garatzea eta diseinatzea

Edozein packaging soluzioren alderdi garrantzitsuenetako bat egitura-diseinua da. Gure aditu taldeak merkatura zuzendutako ikuspuntu batetik heltzen dio berrikuntzari, bezeroaren ikuspegia txertatuz. Horrela, produktu berriek arriskuak minimizatzen eta errendimendua maximizatzen lagunduko dute:

  • Proposamenak aurkeztea one-up eta mock-up bidez.

  • Materialen eta akaberen analisia.

  • Aurresailak egitea.

  • Berringeniaritza proiektuak.

  • Paketatze-makinak analizatzea produkzio-lerroa optimizatzeko.

  • Logistika eta biltegiratzea optimizatzeko konfigurazioa.

Teknologiak

ARTIOS CAD packaging-egiturak diseinatzeko softwarerik aurreratuenetako bat da. Funtsezko tresna bat ezagutza eta berrikuntza kudeatzeko.

WEBCENTER plataforma esklusibo eta indartsu bat da, packagingaren eduki grafikoa edonon eta edozein unetan berrikusteko eta onartzeko aukera ematen duena.

ARTPRO AUTOMATION ENGINE Aurreinprimatzearen lan-fluxua automatizatzen du, prozesua arintzeko.

GMG COLOR PROOF Barneko plotter-sistema ziurtatua, kolore-proben kalitatea optimizatzen duena.

Logistika eta biltegiratzea

Gure bezeroekiko dugun harremanaren funtsezko alderdi guztiak zaintzen ditugu. Horregatik, stocka kudeatzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu eta garraio propioa dugu. Hala, gure bezeroek nahi dutenean eta behar duten kopuruan eskura dezakete produktua, eta haien kostuak optimizatuko dituzte.

Babesa eta Laguntza

Erantzun azkarra eta kalitatezkoa ematen diegu gure bezeroen beharrei, eskaria jasotzen dugunetik bezeroak produktua onartzen duen arte.

IGAMOn packaging soluzioetarako hobekuntzak identifikatzen laguntzen dizugu.

Eskatu bilera bat