Packaging soluzioak
Packaginga estrategikoa da zure negozioa garatzeko.
Igamon zure emaitzak hobetzen laguntzen dizugu: salmentak areagotzea, kostuak murriztea eta merkatuaren aldaketei aurre hartzea.
Gure produkzio-ahalmena
Termokonformatze-makina elikagai-erretiluetarako
Aurreinprimatzeko eremu moderno bat eta software nahiz hardware baliabide aurreratuak ditugu, inprimatze-xaflen fotokonposizioa egiteko.
Inprimatzea
Gure 6 koloretako inprimagailuen konfigurazioari esker, kolore askotariko euskarrietan inprimatzeko eta akabera desberdinak lortzeko aukera dugu: besteak beste, UV distira, metalizatuak, selektiboak, drip-off, soft-touch, edo blister.
Gure In-Line kalitate sistemak orriz orri kalitate-kontrol bat egitea ahalbidetzen digu. Era berean, 3 lerro eta non-stop sistema bat edukitzeari esker, malguak eta produktiboak izan gaitezke, gure bezeroen beharrei aurre egiteko.
ISO 12647 ARAUAren parametroetan egiten dugu lan. Arau horrek inprimatzean koloreak erreproduzitzeko zehaztapen teknikoak eta perdoiak ezartzen ditu.
Trokelatzea
Merkatuko teknologia aurreratuenetan inbertitzen dugu eta tresneria onena daukagu; horri esker, trokelatzean fidagarritasun maila altuena eskaintzeko aukera dugu.
Tolestea eta kolatzea
Gure 3 produkzio-lerro osagarriei esker, mota guztietako formatuak eskain ditzakegu, baita 6 puntutakoak, mini-kaxak edo errektangularrak ez diren bestelako formak ere.
Gainera, etiketatze berezietarako (lapurreten aurkakoak, usaimenaren bidezkoak, RFID, eta beste batzuetarako) soluzioak dauzkagu, baita lineako kodeketa alfanumerikoa ere.
Prozesu Bereziak
Bilgarriak mikrokanaletan kontrakolatzea.
Produktua erakusten duten plastikozko leihoak itsastea.
Termokonformatze-makina elikagai-erretiluetarako.
Paketatzea
Paketatzeko sistema automatizatu bat dugu, gure bezeroen zehaztapen eta beharren arabera etiketa pertsonalizatuak ezartzeko.
IGAMOn packaging soluzioetarako hobekuntzak identifikatzen laguntzen dizugu.
Eskatu bilera bat