Pribatutasun Politika

CARTONAJES IGAMO, S.A. enpresan ematen dizkiguzun eta erabiltzen ditugun datu pertsonalen pribatutasuna eta erabilera egokia babesteko konpromisoa hartu dugu; linean, webgune honetan eta haren azpidomeinu eta/edo microsite guztietan, nahiz lineaz kanpo.

Mesedez irakurri arretaz politika hau eta ziurtatu ulertzen duzula eta ados zaudela adierazten denarekin, zure datu pertsonalak eman aurretik. Ez bazaude ados politikarekin, ez erabili webgunea eta bertan eskainitako zerbitzuak, eta ez eman zure datuak. Webgunean sartzen bazara, bertako edozein zerbitzu erabiltzen baduzu, edo zure datuak ematen badizkiguzu, linean edo lineaz kanpo, ondoren adierazten diren xedeetarako zure datuak erabiltzeko (beharrezkoa denean) baimena ematen diguzula ulertuko dugu.

Zein da zure datuen erabileraren arduraduna?

IGAMO Packaging
C/ Padurea, 9 · Pol. Ind. Goiain
01170 Legutiano · Álava · Spain

Helbide elektronikoa: igamo@igamo.es

Nola lortu ditugu zure datuak?

Interesdunarengandik lortzea: Bezeroa edo bezero potentziala bazara, edo webguneko erabiltzaile bat besterik ez, zuk zeuk eman dizkiguzu, linean edo lineaz kanpo, gure produktuak edo zerbitzuak eskatzean, informazioa eskatzeko gurekin harremanetan jarri zarenean edo, esaterako, gure bulegoetara etorri bazara, gure instalazioetara bisitari gisa sartzeko eman dizkiguzu.

Zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean, informazio hori emateko gai zarela eta informazioa egiazkoa, zehatza eta eguneratua dela bermatzen duzu; alegia, ez dela konfidentziala eta ez duela kontratu bidezko murrizketarik edo hirugarrenen eskubiderik urratzen. Halaber, webguneko zerbitzu eta eduki desberdinetara sartzeko beste Erabiltzaile batzuen erabiltzaile izena eta pasahitza ez erabiltzeko konpromisoa hartzen duzu.

Zure datuak eta profila zuzen eta eguneratuta mantentzeko ardura duzu, eta, ez baduzu hala egiten, CARTONAJES IGAMO, S.A. enpresak uko egingo dio erantzukizun orori.

Automatikoki lortzea gure webgunea bisitatzean: Datuak ez badituzu webgune honen edo haren azpidomeinu eta/edo microsite baten bidez eman, informazioa biltzen dugu, adibidez, erabiltzaile gisa izena ematen duzunean, datu pertsonalekin inprimaki bat betetzen duzunean edo gurekin zuzenean harremanetan jartzen zarenean posta elektroniko bidez.

Gure webgunean sartzen zarenean, zure arakatzailetik datuak bidaltzen dira gure zerbitzarira, gure zerbitzuak eta webgunearen erabilera hobetzeko; adibidez, webgunera sartzen zarenean, edo gure zerbitzuetan saioa hasten duzunean hirugarrenen zerbitzuen bidez, hala nola sare sozialak edo Google. Datu horiek automatikoki bildu eta biltegira ditzakegu, guk geuk edo hirugarren batek gure izenean. Honako hauek izan daitezke datuak:

  • erabiltzailearen IP helbidea
  • bisitaren data eta ordua
  • erabiltzailea zein webgunetik etorri den (URL helbidea)
  • gure webgunean ikusi dituen orriak
  • erabilitako arakatzaileari buruzko informazioa (arakatzaile mota eta bertsioa, sistema eragilea, e.a.).

Erabilera eta saio horiek eta haiekin lotutako informazioa baliatu eta erregistra ditzakegu, geure kabuz edo hirugarrenen zerbitzuen laguntzarekin, baita cookien eta jarraipena egiteko bestelako teknologien bidez, hala nola flash cookieak eta web-analitikak.

Ildo horretatik, lokalizazio-zerbitzuak eskaintzen ditugu gure aplikazio mugikor batzuetan, hala nola Googke Maps eta Bing Maps aplikazioetan. Aplikazio mugikor horiek erabiliz gero, zure benetako kokapenari buruzko informazioa jaso dezakete (gailu mugikor batetik bidalitako GPS seinaleak, esaterako), baita zure gutxi gora-beherako kokapena kalkulatzeko erabil daitekeen informazioa ere. Orokorrean, lokalizazio-zerbitzuak gaitu edo desgaitzeko aukera duzu gailuaren edo arakatzailearen ezarpenetan.

Ez dugu baliatzen bereziki babestuta dagoen daturik

Interesdunak hirugarrenen datuak ematea:

Beste pertsonen datuei dagokienez, haien pribatutasuna errespetatu behar duzu eta kontu handia izan behar da haien datu pertsonalak eman edo argitaratzean. Titularrak soilik baimen dezake bere datu pertsonalak erabiltzea. Hirugarrenen datuak ematen badizkiguzu, zure ardura da aurretiko eta berariazko baimena izatea datu horiek emateko eta erabiltzeko, eta zure ardura da titularrari jakinaraztea haren datuak erabiliko ditugula. Hirugarrenen datuak baimenik gabe argitaratzeak, datuak babesteari buruzko araudia urratzeaz gain, hirugarren horien ohorea, intimitatea edo irudia babesteari buruzkoa ere urra dezake. Hirugarrenen datu pertsonalak ematen badizkiguzu, pribatutasun politika hau onartzean, xede horretarako interesdunaren baimena duzula berariaz bermatzen duzu, eta erantzukizun oro kentzen diguzu. Interesdunak erreklamazioren bat egiten badu, erantzukizun hori datuak haren izenean eman dizkigunak soilik hartuko du bere gain.

Zertarako baliatzen ditugu zure datuak?

Ematen dizkiguzun datuak, eta kontratu-loturak, kontratu aurreko loturak, harreman komertzialak edo zurekin dugun edozelako harremanak irauten duen bitartean sortutako datu guztiak xede desberdinetarako erabil ditzakegu; besteak beste, hauek:

Bezeroa edo bezero potentziala bazara, zurekin harremanetan jartzeko eta kontaktu-lotura eta/edo harreman komertziala kudeatzeko, saldu osteko zerbitzua eta bermea barne.

Webguneko erabiltzaile hutsa bazara, edo linean egindako eskariak kudeatzeko mezu elektroniko baten igorlea edo hartzailea bazara, eta bi kasuetan, zurekin harremanetan jartzeko, iritzi- edo gogobetetasun-inkestak egiteko eta gure jarduera, produktu eta/edo zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko (komunikazio komertzialak edo publizitatea barne, informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko 34/2002 legearen 21. artikuluari jarraikiz).

Gure instalazioetan bisitari gisa sartu bazara, bisitarien sarbidea eta kontrola kudeatzeko.

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Ematen dizkiguzun datu pertsonalak, bezero ala hornitzaile direnen edo bezero ala hornitzaile potentzialen kasuan, kontratu-loturak edo harreman komertzialak irauten duen bitartean gordeko ditugu. Harreman hori amaitutzat ematen denean, interesdunak datuak ezabatzeko eskatzen ez duen bitartean eta, eskatzen badu ere, behar adina denboraz gordeko dira, erabilera mugatuarekin, legezko eginbeharrak betetzeko eta/edo erreklamazioak egiteko edo defendatzeko soilik; bete beharreko legezko/kontratuzko eginbeharrak betetzea, gure gain hartzen dugun edozein erantzukizun iraungitzeko legezko epeen barruan, eta/edo interesdunarekin dugun harremanetik eratorritako erreklamazioak egitea edo defendatzea

Webgunearen erabiltzaile hutsa bazara, ezabatzeko eskatzen ez diguzun bitartean gordeko ditugu eta, eskatu ondoren ere, erabilera mugatuarekin mantendu ahal izango ditugu, legezko eginbeharrak betetzeko eta/edo erreklamazioak egiteko edo defendatzeko soilik.

Aurreko irizpideekin bat etorriz, datu pertsonalak, erregistro informatikoetan nahiz paperean, erakundearen irizpidearen arabera ezabatu ahalko dira, premia logistikoek edo biltegiratzeko tokiaren beharrak informazioa edo agiriak ezabatzera bultzatzen gaituztenean.

Zein da zure datuak erabiltzeko legitimazioa?

Zure datuak erabiltzeko legitimatzen gaituen oinarri juridikoa askotarikoa izan daiteke:

Alde batetik, lotzen gaituen kontratutik eratorritako harremana izan daiteke, jada bezeroa/hornitzailea bazara; edo alderdien arteko eskaintza, aurrekontu, eskaera edo kontratu aurreko edozelako lotura, bezero/hornitzaile potentziala bazara; edo, adibidez, webgunearen bidez eskaera bat egin baduzu eman diguzun baimena, webgunearen erabiltzaile hutsa bazara. Baimen hori ezbairik gabe ematen diguzu linean edo lineaz kanpo zure datuak ematen dizkiguzunean; izan ere, datuak ematearen ekintzak baimena eman diguzula adierazten du. Baimen hori edozein momentutan uka dezakezu, horri buruzko mezu elektroniko bat bidalita bsagarduy@igamo.es helbidera. Baimena kentzeak ez du baldintzatzen aipatutako gainerako xedeetarako zure datuak erabiltzea.

Bestalde, oinarri juridikoa izan daiteke kapital zuriketa prebenitzeko arautegia, fiskala, lanekoa, gizarte segurantzakoa, laneko arriskuak prebenitzekoa, e.a.

Eskatutako datuak ematea derrigorrezkoa da lehen aipatutako xedeetarako; ez badituzu ematen, ezingo ditugu gauzatu.

Bezero/hornitzaile edo bezero/hornitzaile potentzial gisa, edo webguneko erabiltzaile gisa gurekin duzun harreman egoki eta aproposaren ondorioz, eta harreman hori mantendu eta kudeatzeko, zure datuak erabiltzeko oinarri juridikoa da erakunde bezala honako hauek egiteko dugun interes legitimoa:

  • gure jarduera, produktu eta/edo zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko (komunikazio komertzialak edo publizitatea barne, informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko 34/2002 legearen 21. artikuluari jarraikiz)
  • iritzi- eta/edo gogobetetze-inkestak egiteko.

Gure interes legitimotik eratorritako eta aipatu berri ditugun xedeetarako zure datuak erabiltzea borondatezkoa da, eta beti gailenduko dira, gure interes legitimoaren aurrean, zure interes, eskubide edo askatasunak; horrenbestez, ez baduzu nahi zure datuak xede horietarako erabiltzea, bidali horri buruzko mezu elektroniko bat bsagarduy@igamo.es helbidera eta halaxe egingo dugu. Dena den, datuak blokeatuta manten ditzakegu erreklamazioak adierazi, betearazi eta defendatzeko. Zure datuak xede horietarako erabiltzeko baimena kentzeak ez du baldintzatuko pribatutasun politikan deskribatutako gainerako xedeetarako erabiltzea.

Ez badago aurretiko kontratu-loturarik, Datu Pertsonalak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 47. kontuan hartuzkoaren arabera (Europako parlamentuaren eta kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 erregelamendua), gure jarduera produktu eta/edo zerbitzuei buruzko informazioa (ohiko baliabideak edo baliabide elektronikoak erabiliz) bidaltzeko dugun interes legitimoa zure datuak erabiltzeko oinarri juridiko bat izan daiteke, baldin eta zure interesak edo eskubide eta askatasunak gailentzen ez badira, eta aintzat hartuz datu pertsonalak eman zenizkigun unean eta testuinguruan mota horretako informazioa bidaltzea espero zenezakeela, ala ez; esaterako, feria edo bisita komertzial batean harremanetarako txartela eman bazenigun edo mezu elektroniko bat bidali bazenigun edo gurekin harremanetan jarri bazinen informazio eske, edo eskari bat egin bazenuen webgunean, edo gure buletina jasotzeko harpidetza egin bazenuen... Hala eta guztiz ere, zure interesak eta oinarrizko eskubideak beti gailenduko dira gure interes legitimoaren aurrean, datuak ematen dizkiguzun momentuan ez baduzu espero, edo ez baduzu nahi, mota horretako komunikazio informatzaileak edo komertzialak bidaltzea. Beraz, komunikazio horietan (mezu elektroniko bidezkoak badira) beti agertuko da mezu horiek jasotzeari uzteko aukera. Hori aukeratuz gero, aurrerantzean ez dizugu bidaliko mota horretako komunikaziorik. Halaber, zure datuak xede horretarako erabiltzeari uzteko eska diezagukezu mezu elektroniko bat bidaliz aurreko paragrafoan aipatutako helbidera.

Zein hartzaileri eman diezazkiokegu zure datuak?

Jakinarazten dizugu ematen dizkiguzun datuak hirugarren erakundeei emateko eskubidea dugula, lagatzaile eta lagapen-hartzailearen arteko funtzio legitimoekin zuzeneko lotura duten xedeak betetzeko; besteak beste, hauek:

Gure produktuak bidali eta entregatzearen logistikaz arduratzen diren garraio-enpresei.

Banketxeei, kobrantzak eta ordainketak kudeatzeko.

Datuak derrigorrez eman behar zaizkien entitate edo erakundeei (Zerga-administrazioa…)

Haien zerbitzuak eman ahal izateko guk ditugun datuak erabili behar dituzten hornitzaileei (ostatua, housing, software as a service, urruneko babeskopiak, laguntza- edo mantentze-zerbitzu informatikoak, posta elektronikoaren kudeatzaileak, mezu elektronikoak marketin-mezuak bidaltzea, fitxategiak transferitzea, e.a.). Zerbitzuak ematen dizkiguten hornitzaileekin kontratu bat sinatzen dugu, datuak babesteari buruzko Espainiako eta Europako araudiak ezarritakoaren arabera datuak erabiltzera eta babestera behartzen dituena. Bestalde, datu horiek kontratatutako zerbitzua ez den xede baterako ez erabiltzera eta kontratu-lotura amaitzean itzultzera edo suntsitzera derrigortuta daude, kopiarik gorde gabe

Nazioarteko datu-transferentziak

Honako hau jakinarazi nahi dizugu: datu pertsonalak atzi ditzaketen Estatu Batuetako hornitzaileak erabiltzen baditugu gure jarduera osatzeko zerbitzuak emateko helburuarekin (ostatua, housing, software as a service, urruneko babeskopiak, laguntza- edo mantentze-zerbitzu informatikoak, posta elektronikoaren kudeatzaileak, mezu elektronikoak marketin-mezuak bidaltzea, fitxategiak transferitzea, e.a.), enpresa horiek askotarikoak eta urteetan zehar desberdinak izan daitezke, baina AEBen eta EBren arteko Privacy Shield akordiora atxikitako enpresak aukeratuko ditugu beti, edo babes-maila egokia duten herrialdeetakoak. Horrek esan nahi du, datuen babesari dagokionez, Europako baldintzen baliokideak betetzera behartuta daudela. Dena den, datuak babesteko politika hau onartzean, enpresa horiei datuak ematea baimentzen duzu, berariaz eta zalantzarik gabe, jakinda horrek Europako Esparru Ekonomikotik kanpo dagoen herrialde batera zure datuak transferitzea dakarrela, eta transferentzia hori egiteko baimena argi eta garbi emanez.

Sare sozialak

Gure webguneak eta aplikazio mugikorrek askotariko sare sozialetara bideratzen duten konektoreak dituzte. Sare sozial bat erabiltzea aukeratzen duzunean, gure webguneko edo aplikazio mugikorren bidezko jarduera sare sozial horren eskura egongo da; beraz, zure ID helbideari edo gure webgunean ikusten ari zaren orriari buruzko informazioa biltzeko gai da eta cookie bat ezarri dezake, behar bezala funtzionatzeko

Sare sozial batean saioa hasten baduzu gure webgune edo aplikazio mugikorren bat erabiltzen ari zarenean, sare sozialak informazio hori zure profilean gehi dezake eta informazioa sare sozialera transferituko da. Ez baduzu nahi datu-transferentzia hori gauzatzea, amaitu saioa sare sozialean gure webguneetan edo aplikazio mugikorretan sartu aurretik, ez baitago gure esku konektore sozialen bidezko datu-bilketa eta -transferentzia hori kudeatzea.

Sare sozialak ez daude zuzenean gure Zerbitzuetan ostatatuta. Sare sozialekin dituzun interakzioak haien politikek arautzen dituzte, ez gureek. Irakurri sare sozial horien pribatutasun politikak datu pertsonalen bilketa eta transferentziari, zure eskubideei eta pribatutasunaren konfigurazioari buruzko informazio xehea lortzeko.

Datuak ematen dizkiguzunean, zein dira zure eskubideak?

Atzitze eskubidea: Zein datu pertsonal erabiltzen ari garen galde diezagukezu, baita datuen kopia bat eskatu ere.

Zuzentze eskubidea: Datu pertsonal okerrak zuzentzeko eska diezagukezu, edo osatu gabe daudenak osatzeko, adierazpen gehigarri baten bidez bada ere.

Ezabatze eskubidea (ahaztua izateko eskubidea): Zure datu pertsonalak ezabatzeko eska diezagukezu, kasu hauetan: ez direnean beharrezkoak bildu zirenean betetzen zuten helbururako; zure baimena kentzen duzunean; legez kontrako erabilera eman zaienean; edo legezko eginbehar bat betetzeko.

Erabilera mugatzeko eskubidea: Zure datuen erabilera mugatzeko eska diezagukezu, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko soilik gordetzen ditugunean bakarrik.

Datuen eramangarritasun-eskubidea: Zure datu pertsonalak itzultzeko (zuri edo adierazten diguzun hirugarren bati) eska diezagukezu, irakurtzeko erraza den erabilera komuneko formatu egituratu batean.

Aurka egiteko eskubidea: Datuak erabiltzeko moduari aurka egin diezaiokezu, erabilera hori fitxategiaren arduradunaren interes legitimoan oinarritzen denean edo publizitaterako egiten denean.

Eskubide horiek guztiak gauzatzeko gurekin harremanetan jar zaitezke idatzizko eskaera izenpetu bat bidaliz, zure NANaren kopia erantsita, pribatutasun politika honen 2. atalean adierazten diren posta-helbidera edo helbide elektronikora. Datuak aldatzea nahi izanez gero, helbide horietara idatzi beharko duzu erabakia jakinaraziz, eta, ez baduzu hala egiten, enpresak ez du inolako erantzukizunik izango

Aurreko eskaeretako bat jaso ondoren, legezko epeen barruan erantzungo dizugu.

Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan egin dezakezu erreklamazioa. Zure eskubideei buruzko informazio gehiago lortzeko eta eskubideak gauzatzeko inprimaki-ereduak eskatzeko, joan Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren web-orrira: www.aepd.es

IGAMOn packaging soluzioetarako hobekuntzak identifikatzen laguntzen dizugu.

Eskatu bilera bat